XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honela dio kontzilioak: Gainera, bidezko dirudi, kontzientziako arrazoinez harmarik hartu nahi ez dutenei legeak bide bat eman diezaien, beste tankera batetan herria laguntzeko prest baldin badaude behintzat: (
Kontzilioak ez dio inori ezarri nahi jokamolde hori; baizik, norberari bere iritzira erabaki dezan uzten dio.
Horregatik, bakearen alde militar bezala dihardutenentzat ere badu zenbait hitz:
Kontzilioak, bakearen alde lehiatzen diren Estatu agintariak aupatzen ditu bereziki:
Bibliako lehen orrialdeetako kontakizun handiak giza bizitza osoaren sinbolu dira: desobedientzia (Adan) anai-hiltzailea (Kain), hondamendian onik ateratzea (Noe), egintza handietan sakabanaketa (Babelgo dorrea).
Horrek guztiak egundoko hedatasuna hartzen du gaurregun arrisku atomikoa dela bide.
Jainkozko kontakizun hauetan datorren mezuaren argitan, gaurregungo zoritxarren sustrai sakonena gure bekatuetan datza, eta egiazko erremedioa, horrez gero, bekatuarekiko, gorrotoarekiko eta fidakaiztasunarekiko askapenean datza.
Ekintza honetan Kristorekin diharduena, gizadiarentzat bere burua hiltzea litzatekeen istilua aldentzen sakonki laguntzen ari da.
Izan ere, Estatu agintariak, nor beraren erresumako guztien onaren eta, denbora berean, on orokorraren eragile direnak, arras daude gizartearen irizpidearen eta sentikeraren baitan.
Alferrik ariko dira bakea egin nahian, etsai sentimenduek, mespretxu eta fidakaitz sentimenduek, arraza gorrotoak eta aldez aurreko ideologi jarrerek, gizon-emakumeak banatzen eta buruz-buru ipintzen dituzten bitartean.
Horregatik, guztiz larri eta ezinbesteko dira buruak hezitzea eta berritzea, eta herritarren irizpideari joera berria ematea.
Hezketa lanean, batez ere gazteekin, ari direnek, edota herriaren irizpidea moldatzen dutenek, oso joan-etorri handikotzat har bezate guztien buruak bakezko sentimendu berrietara zuzentzea.
Guztiok geure bihotzak aldatu egin behar ditugu, gizakia aurrera eramateko mundu osoak eta guztiok batera egin ditzakegun zereginak kontutan harturik.